Bizitza Sinesmenaren Haritik
Sarrera
I. Kirstau hezkuntza
II. Arazo moralak
III. Biziaren alde
IV. Gazteak gaur egun
V. Seminarioa eta bokazioak
VI. Bakearen arazoak
VII. Familia gaur egun
VIII. Behartsuen deia
IX. Herri - Erlijiositatea
X. Eliza
XI. Aldi eta ospakizun liturgikoak
XII. Sakramentuak, otoitza eta beste ospakizunak
XIII. Misioa
XIV. Andre Mariaren debozioa
XV. Gai bereziak
Gaien aurkibidea
Bizitza Sinesmenaren Haritik
Artzai eta Maisu aipagarri baten idazki pastoral batzuk irakurtzeko aukera ematen digu liburu honek. Izenburua hautatzeko orduan zalantzak izan, izan ditugu. Azkenean titulu hau bereizi dugu: Bizitza sinesmenaren haritik. Izan ere, idazki hauen helburu nagusia baita, hain zuzen, kristau sinesmenaren oinarri eta irizpidetik giza eta gizarte-bizitza aztertzea, epaitzea, bideratzea, janaritzea eta eraberritzea. Nabarmenki adierazten dizkigute, bestalde, egilearen pastoraltza asmo, ekimen eta ildo garrantzitsuenak biltzea, aldarrikatzea eta gaurko munduari eskaintzea da egilearen grina eta gozo bizia. Ebanjelioaren egia eskaintzen du, ordea, maitasunez goiargitua eta jantzia, bere gotzai-goiburuari daokion bezala: "Veritas in charitate" (Ef 4, 15)