- Referencia:
- 51691
- Editorial:
- FUNDACION SM
- Any d'edició:
- 2005
- ISBN:
- 978-84-348-4316-5
- Alto:
- 190mm
- Ancho:
- 120mm
- Pàgines:
- 96
- Enquadernació:
- Rústica
- Col·lecció:
- BAPOREA. LARANJA
JULIETA,ROMEO ETA SAGUAK
LANDA ETXEBESTE, MARIASUN
1. Zer da paradisua? Tarta jatea ea rock-a dantzatzea.
2. Zer da sagu tontoa izatea? Katutzarra ondoan egon eta ez usaintzea.
3. Zer da infernua? Tartarik ez, eta dieta egin beharra.
4. Zer da filosofia? Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
5. Zer da esperantza? Bapatean tarta usaintzea eta saltoka hastea.
6. Zer da kuriositatea? Norberaren zulotxotik ateratzea.
7. Zer da asperdura? Nahigabe lekzioak entzun beharra.
8. Zer da enamoratuta egotea? Tarta purea bailitzan jatea.
9. Zer da ausardia? Historian parte hartu nahi izatea.
10. Zer da izua? Arriskuari aurre eman eta tripakomina sentitzea.
11. Zer da epilogoa? Istorio bati amaiera jarri beharra.
Etxe bateko saguak oso ondo bizi dira, izan ere, bere jabea, Julieta, ez da arduratzen bazter guztietan uzten dituen jakien hondakinez. Hala ere, maitemindu denez geroztik saguentzat ez dago girorik etxean, jakirik behintzat ez dute eta. Beren itxaropen bakarra Julietak bere amorantearentzat prestatzen duen tarta da, baina hura ere ezin jan, gazte biek oso-osorik jaten baitute. Plan bat antolatu beharrean daude zerbait ahora eramateko...